XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6 URTE - B EREDUA.

GORPUTZA.

Gai hau Psikomotrizidade eta sozial-afektibo arloetako programetako helburuak kontuan harturik landuko da.

GIROTZEA.

Neskari neska bezala, eta mutilari mutil bezala euren buruak onartzen lagunduko die irakasleak.

Gelako haurrek elkar obserbatuko dute, gorputzaren zatiak bereizi eta ezagutzeko.

Eskolaurrean lantzen hasitako zentzumenen hezkuntza sakondu egingo da, eta horretaz gainera, haurra bere buruaren jabe egin dadin jazten, erazten, orrazten, hortzak garbitzen, jaten, bainatzen...... ikasten lagunduko diogu.

Bere buruarengan eta lagunengan nabari ditzakeen gorputz aldaketak somatzen lagunduko diogu (hazi, gizendu, ilea luzatu, ilea moztu, indartu, ahuldu, nekatu, tristetu, puztu......).

Honetarako geuron gorputzerako berezitasunak obserba ditzakegu: ilearen kolorea, begiak, gorputzaren luzera, oinen neurria, azalaren kolorea...

Honako ariketa hauek ere egin ditzakegu: - Haurrak taldeka beraietako baten ingurua marraz eta ondoren margotu haur horren berezitasunak kontutan izanik (jantziak, oinetakoak, ilea, begiak...).

- Fieltroz edo kartulinaz gorputzaren zati desberdinak egin eta puzzle modura osatu, zati bakoitzaren eginkizuna esanez.